XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERREMONTEA.- JOKO GARBIA-ren edo XISTERA-ren deribazioa.

Euskaraz txirrist izena du.

PLAZA ASKEA.- Frantzian zesta plaza askean paretarik eta erreboterik gabe jokatzen zen eta hiru jokalari batera izaten ziren.

Kantxak, orokorrean, luzean ehun metrokoak dira eta partiduak berrogeita bostera jokatzen dira.

Frantziako herri batzutan dagoeneko badaude frontoi itxiak eta estaliak.

SOCIEDAD VASCO ESPAÑOLA LAURAK BAT, S.A.- Elkarte hau 1877ko martxoaren 13an osatu zen.

Denbora pasa ahala, zenbait kantxen eraiketa bultzatu zuen pilota garatu zedin eta Billabonatik atzerrira irten ziren lehen pilotariak Argentinara irits zitezen ahalbideratu zuen.

PILOTEN ITZULKETA.- Berri xelebrea eta inongo ondoriorik gabekoa.

Bilboko egunkari batek bere garaian zera argitaratu zuen: Audientzia honetan laster ikusiko da ahozko epaian pilotazaletuak harrituko dituen prozesua.

Deustuko enpresak frontoiaren ondoko baratzako maizterra demandatu du ez dituelako itzuli nahi bere sorora erortzen diren pilotak.

GIPUZKOA, PILOTARIEN LEHEN PROBINTZIA.- El Pelotari aldizkariak 35. dioenez, probintzia hau izan zen lehena bertako kantxetan xistera jokalariak kantxaratzen.

Jarraian Bizkaia, Madril, Bartzelona, Valentzia, Oviedo eta besteak zihoazen.

PILOTAZALETASUNAREN GORAKADA ZALAPARTATSUA.- Lehen aipatu dugun iragan mendeko El Pelotari aldizkaritik jasota, Madrileko denboraldietan bertan zeuden pilotaleku ugarietan (aldi berean zazpi izatera iritsi ziren), goizeko, arratsaldeko eta gaueko jaialdiak antolatzen ziren, jokalari gazteen kontratazioa eraginez.

Aipatu aldizkarian, Billabonako Roman Beloqui pilotariak hilabetean hogeita hamabi partidu! jokatzera iritsi zela aipatzen da.

Berri apartekoa ez bada ere, guretzat berezia da.

Billabona gure herritik mundura zabaldutako pilotari profesionalen zerrenda, pilotazale eta ingurukoentzat egin den lana, hemen bukatzen dugu.

Ilusioz beterik irten zirenen eta profesional ibilbidea euren bizimodutzat hartu zutenen zaletasuna eta oroimena bizirik mantentzeko izan dadila irakurketa, herriko historian arlo bat azpimarrartu baitute, (...)